Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Semper idem

 

      Filma baino lehen Galapago irlei buruzko dokumentala anuntziatu zen pantailan. Irla horietan,izenak agintzen duen legez, tortuga asko bizi da edo bizitzen zen behintzat. Animalia zahar horiek ez dute ikasi denbora luzez lurgainean egoten, eta uretan murgildu beharra daukate noizean behin, bizirik jarraitu ahal izateko. Bestela,desidratatuz hilko lirateke.

      Proba atomiko baten ondoren —zioen dokumentalaren narragileak— milaka tortuga erraldoik bere orientazio sena galdu egin zuen, edo hobeki mintzatuz, erotu egin zitzaien zeharo. Mementu horrez gero, ez ziren animalia deslai batzuk baizik. Zerukoa zelakoan infernurako bidea hartu zuen aingeru itsutu hark bezala, irlaren barnealdeko deserturantz abiatu ziren itsasora zihoazelako.

      Erreportaia egiten ari zirenetako batzuk ere, bide onean jar zitezen saiatzen ziren, baina alferrik, alferrik zeren eta iraganak, betidanik egindakoak, indar izugarria baitu, eta senari obeditzea delako azken fmean tortuga edo beste edozeinen lehen legea.

      Eta senak itsasorako bidean zeudela esaten zien.

 

Bernardo Atxaga. Etiopia

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994