Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Zure begiek

 

      Macaco Buztandi moetako ziminoar handi bat nola ez baitzen emerik bere saldoan,behar zen bere buruarekin kuntentatu. Halakotan ohartu zen ondoko saldoan bazela ziminoeme bat ziminoar printzipalen begietarik landarat.

      Harekin elkarturik, debekaturik zuen fruitutik jastatu zuen, baina, kasu!, zimino suerte honek jaulgitzen dituen orroe izigarrietarik bat ere egin gabe. Areago dena, xostakan ari zirelarik, ziminoemeak, apurtto batez so egin zion arrari eta gero esku batez honen ahoa tapatu ere.

 

Byrne eta White, Idazlanak

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994