Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Gizajalea

 

      Elantxoben ezkondu zen pareja bat eta andreak ez zuen ezer jaten janorduetan. Gizonak esaten zion zergatik ez zuen jaten, jan ezean gaixotu egingo zela-eta. Hola pasatu ziren egun asko. Gizon horri bururatu ere kasu egin behar zuela eia zer pasatzen zitzaion.

      Gauez ohera joan eta ez zuen lorik egin. Gauerdian andrea jaiki zen ohetik eta joan zen kanposantura beste lagun batzurekin. Bezperan hil egin zen lagun baten gorpua jaten ikusi zuen haren gizonak. Ikaratuta etorri zen gizona bere etxera.

      Hurrengo egunean,eguerdian jaten hasi zirenean, andreak ez zuen jan nahi. Orduan esan zion gizon.ik: «Zuk ez dozu jan gure baina atzo gaubean jan dozuz kanposantuko okelak». Orduan, andreak erantzun: «Ikusi nozulako, orain txakurra izango zara». Eta gizona bihurtu zen zakur eta bota zuen etxetik kanpora.

      Joan zen zakur hori basorik baso eta ailegatu zen Nabarniz deritxon herrira eta han egoten zen mantso mantso.

 

Antonia Bermeosolok Holmer-i kontatua

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994