Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Wagadu

 

      Horixe bakarrik esanez hil zen pozoinak makurturik: «Wagadu. Wa... ga... du...». Zanata herrikoek eta harrezkero historia hau jakin zuten besteek ere, ez zuten asmatzen zer ote zitzaion hari «Wagadu», pozoinaren izena, antidotoarena, bere herriarena, akaso bere etxekoren batena, nork dakien Jainkoren batena, agurra, biraoren bat, gatz edo urrearen izena, ala batek dakien bere herrikoek lantuetarako erabiltzen zuten otoitzen bat izan zitekeenik ere. Nolanahi, bizia galduaz ere, herri mutu bati izena eman zion: «Wagadu».

 

J.A. Etxezarraga, Tamayoren erakusketarako eleak

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994