Laidorik tzarrena
1947an, Palestinan ziren judu abertzaleak soldado ingelesen zigorradak ezagutu zituzten: tiroketak, heriotzak, presondegiak. Irgun-kideak, orduko sasigerlariak, entseiatu ziren beren kontesta ematen. Halako moldez non eta buruzagi ingeles bat kexu zen, arras kexu, zioelarik:
«Gure gizonak zafratu dituzte, bahitu, hil eta areago, latigazoka erabili ere.»
Ned Temko, Garaitu ala hil: Menachem Begin