Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Ni naiz naizena

 

      Ni naiz dena ikusten duena, orojakilea, dena esaten duena.

      Nik ikusi nuen Jainkoa mundua eta gizona egiten. Eta gizona ikusi nuen bere lehen sua egiten, bere lehen hiria, bere lehen gerla.

      Profetak ezagutu ditut. Errege, laborari, martiri eta traidoreak sortu eta hiltzen ikusi ditut.

      Gizonen bizitza eta ametsetan suertatua ikusi dut eta kondatu.

      Ni naiz liburu guzietan agertzen den izengabea. Bazen behin esaten hasten dena.

 

Fermin Petri

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994