Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Self-service

 

      X. mende hasmentan normandiarrek Lapurdi zangopilatzen zutela eta euskaldunak haien ihizean aritzen zirelarik, San Leon itsas-hegiko bidetik arribatu zen Baionara. Hiri-zelatariek ez baitzuten barneratzen utzi, oihanerat jo zuen aterpe bila.

      Gauez euskaldunak joan zitzaizkion etxolara eta lo zegoen saindugaia higitu zuten, iharrosi eta jada iratzarririk, haien tortxen argitan, galdekatu zuten eta taigabe hitz egin ere baina San Leonek ezin zezakeen konpreni euskaldunen mintzoa ez baitzuen, ausaz, mintzoetarako dohaia errezebitu. Normandiarren hizkuntza arront ongi zekien, ordea. Hain ongi ezen bi egunen buruan normandiarrak txoil sumindurik baitziren haren predikuengatik. Haserrean lepo egin zuten, San Leon, burua eskuetatik dilindan, hirurehun bat metro ibili zen, alabaina, hobiratu nahi izan zen lekuraino.

 

Joseph Augustin Chaho, Nafarroan gaindiko
bidaia euskaldunen albaramentuan

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994