Argi bat iluntasunean
Izaroko fraile batek kutun bat ei eban Bermeon.
Fraile maite-mindu hori besteak lotaratu ondoren, igarian joaten ei zan gabero, Bermeora.
Itsasoan eta inguruan ilun egonarren, zuzen heltzen ei zan bere kutunak kandela argia ipinten eutsalako leihoan, gidaritzat.
Baina behin deabrua sartu ei zan bitartean.
Kutunaren krisailu argia amatau, eta askoz urrunagoko auzo baten argia biztu.
Eta frailea, indarrak galduta, ezin helduta, ito egin ei zan.
Augustin Zubikarai, Peru eta Mari gureak