Aitormena
1232ko udastean, Avinhon-etik hurbil Gontran D‘Orville zaldunak hil zuen, abilki, Geoffroy kuntea, ibar hartan basaki manatzen zuena. Zaldunak aitor zuen berehala erranez eta afruntu baten ordaina zela, bere emazteak kuntearekin engainatzen baitzuen.
Epaia lepo-egitearena izan zen. Hiltzea baino hamar minuta lehenago haizu utzi zuten bere emaztearen bisita.
— Zergatik erran huen gezurra? —galdegin zuen Giselle D‘Orvillek—, zergatik ahalketzen nauk?
— Ez bainaun gogor horietakoa. Honela burua moztuko dautatek, xoilki. Kofesatu izan banu haren tiranokeriaren karietarat hil nuela, oinazkatuko ninduketen lehenik.
Manuel Peyrou