Tentamendutan eror beldurrez
Ezin erran daiteke zertarainokoan heltzen zen San Bernaten debozionea Andre-dena Mariaren alderat. Zenbat asaldura, bizkitartean, ez zuen jasan behar izan etsai gaixtoaganik!
Aldi batez gertatu zitzaion landatzea, apur bat, ustekabean bezala, bere begiak emazteki baten bisaiarat; izan zuen hunenbat urriki flakezia hartaz non sartu baitzen leporaino bereganik hurbil zuen eta erdi hormatua zen ur batean iraungitzekotzat lohikeriaren sua, bere bizia beraren irriskuz.
Bernard Larreguy, Testamen Zaharreko
eta Berriko Historioa, 1777