Adardun arnegatua
Beste adardun batzuk ere ezagutu ditut, arront bo telakoak direnak. Reims hirian, andere eder eta etxe handiko bat bizi zen, Lege Prokuratorearen emazte zena. Ohaideren batekin gorputzez izaten zuelarik, senarrari ere uzten zion apur batez jostakatzen. Hargatik harritu egin zen berau, behin emaztearen ezetza entzutean. «Baina beti egiten dinagu amoranteak joan ezkero. Zergatik ez oraingoan?».
— Bai —ihardetsi zion emazteak— baina haiek ez nitian maite.
Brantome, Andere airosak, 1665