Dinamitaren zaindaria
Barbara, Dioskoro paganoaren alaba zen; Origenes handiak giristinotu zuen. Dioskorok inundik nahiko zuen alabak bere Jainkoa arnega zezan; honek ezetz erranik, aitak bere eskuz hil zuen ezpatakaldi batez. Baina lorios etxerat zihoalarik ortziak erre zuen. Horra dudarik gabe, azkaindarrek zertako egiten dioten Barbarari otoitz, tximistak hasi orduko. Baina badakizue barkoxtarrek noiz egiten duten otoitz?... Buruko minetan.
Jean Elissalde, Azkaine gure sorterria