Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Malenkonia

 

      Larunbata egun beldurgarria da, igandea baino askoz ere beldurgarriagoa oraindik, zeren eta larunbatean guztiek oraindik igandea falta dela baitakite eta igandea egunik ikaragarriena da, baina igandearen atzetik astelehena dator, laneguna, baretasuna.

      Gizakiak ez du askatasuna maite, beste guztia gezurra da, askatasunarekin zer egin ez daki; libre den bezain laster arropa zuri eta jantzien kutxak irekitzeari ekiten dio, paper zaharrak ordenatzeari, argazkiak, dokumentuak, gutunak bilatzen ditu, lorategira doa eta lurra jorratzen du edo helburu eta zentzurik gabe erabat nora ezean ibiltzen da eta honi paseoa deitzen dio. Eta umeak daudenean,denbora pasatzeko erabiliak izaten dira zaplaztuak, astinduak eta kilikatuak dira, benetan salbazioa den kaos hori sor dezaten. Eta zer dago, bestalde, larunbat arratsaldeko paseoa baino izugarriagoa kuriositatea asetu eta harremanak suntsitzeko balio duen ahaide edo lagunen bisita baino.

      Eta jendeak irakurtzen badu, bere buruari ezartzen dion zigor batez egitan torturatzen da eta ezer ez da kirola baino erridikuloagorik. Asteburua gizabanoaren hilketa da eta familia osoaren heriotza.

 

Thomas Bernhard, “Sotoa”, Korrok

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994