Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Amaren bularra

 

      Bularreko haur nintzela amarik gabe gelditu nintzen ni. Arreba zaharrenak hazi ninduen. Goizero plazara joaten ziren baserritar emakumeen bularretik hazia naiz ni. Emakumeak Donostiako plazatik etxera zihoazen garaian —goizeko hamarrak aldean edo— bidegurutzetara ateratzen ninduen arrebak, emakume haietakoren batek bularra emango ote zidan. Baita pozik eman ere haiek, ordu hartan esnez lehertzen zeramaten bularretik. Ondoren musu bat ere bai eta etxe aldera segitzen zuten.

 

Manuel Lekuona, Zapirain anaiak

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994