Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Kirol kronika

 

      1942: Uda Kiev-en. Ukrania naziek hartua. Futbol partidu bat da jokatzekoa. Nazien indar armatuen selezioa Kieveko Dinamoaren aurka. Supergizonak oihal fabrikako langileen aurka. Estadioa mukuru betea. Eta halako hotzikara harro bat erdirako: 2 eta 1 irabazten du Dinamok. Indar okupatzaileen komandanteak bere laguntzailea igortzen du sobietikoen aldageletara, mandatu honekin: Gure ekipoa ez da inoiz garaitua izan. Isiltasuna. Eta gaineratzen du: Irabazten baduzue afusilatu eginen zaituztegu...

      Gaur egun monumentu bat dute Dinamokoek. Futbolista jantzitan afusilatu zituzten. Partidua denbora baino lehen eman zen amaitutzat, jadanik 4 eta 1 zihoazelarik.

 

Koldo Izagirre, “Duintasunaren Dinamoa”, Argia

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994