1209ko Madalenetan
Uztailak 22an, Arnaud Amelric-en “Fedearen Armada”, Beziers-eko harresietaradino arribatu da.
Inozent III.aren benedizioneak eta mitrak haiekin datoz; Bordele, Agen, Cahors eta Puy-ko apezpikuak kurutzada horren gerlariburu.
Hiri barnean, kataroak, «garbiak», giristino arrontekin nahas-mahas bizi dira. Historiak ez daki nork egin zuen galdea. Arrapostua Citeux-eko Abade Nausiak, Aita Sainduaren ordezkariak, Arnaud Amelricek eman zuen: «Hil itzazue guziok. Jainkoak bereiziko ditu bereak».
Hildakoak, zifrak eta goitibeheitiak, Dom Vaissete beneditanoaren izkirioetan ditugu. Abade Nausiak, etsaiei egindako sarraskiaren karietarat burgoi, eskerrak dizkio Zeruko Jinko Jaunari, «jendaia haietan, haur eta zahar, gizon eta emazte, hogei mila bederen xahu baikenituen guhauren ezpatez».
Jacques Madaule, Albigensen gertakariak
eta Frantziaren batasuna