Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Kabala larru eder bat

 

      Serora gazte bat jina zen Frantziatik Afrikalat eta erran zioten zer egin: gauez atea hets tinki tinkia. Baina gau batez gure serorak ahantzi eta lo zegoelarik, gatu basa bat, leopardo erdaraz, ttapa ttapa sartu zen etxean eta lo zegoenari perekan hasi ikusteko bizi zenetz, gatu ttipi ttipiak jostetan aritzen diren bezala.

      Berehala iratzartu zen serora eta haren harritzea! Oihuka hasi eta alimale basa ederra jitean baino lasterrago joan zen, baina zenbait egunen buruan hil zuten eta haren larru ederra denek ikusten ahal zuten Baionan.

 

D. Soubelet, “Misionestak”, Eskualduna, 1930

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994