Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Hegoaldeaz haruntzago

 

      Zazpi urtetako epea bete zenean, Buruzagiak ordezkariak batu zituen palazioan.

      Lehen ordezkariak ez zuen ia ezer ekarri itzuli zenean, ez zelako erabat laztu ikusi zuenaz. Kristalezko antoisin berdea erregalatu zioten hauts bereziak urtzeko, baina ez zen guztiz segur zertarako ote ziren. Bigarrena erdieroturik etorri zen hainbeste gauza lazgarri eta okaztagarriak ikusi zituenean. Ez irriparrerik, ez negarrik, ez deusik. Herioren adiskidetzat har zitekeen. Iparralderuntz joan zena pozik etorri zen. Jende bildurtuz, gezur eta maltzurkeria erabiliz, jabe bihurtu zen.

      Hegoalderuntz joandako ordezkaria ez zen inoiz itzuli.

 

Joxemari Iturralde, “Lau Zaldun”, Pott

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994