Santi Espirituko zaldunak
San Adriandik zehar mandazain bat omen zihoan, mandoa urrez kargaturik zuela. Atzetik baten-batek segitzen ziola konturatu zen baina aurrera segitu zuen. Halako baten, Opakua gainera ailegatu zenean, segitzen zionak «Alto!» bota zion mandazaiari eta diruak eskatu. Mandazaiak txorakiloa zaldiari kendu, lapurra jo buruan eta hil egin zuen.
Lapurra Santi Espirituko fraile izatea suertatu zen, Temploren Zaldunetakoa, hain zuzen. Ordutik galdu omen zen Santi Espirituko konbentua.
Arantxa Goiburuk eta Nekane
Arantzamendik jasoa, Goierritarra