Serora izan nahi zuen mutila
Balentin Zubiaurre, haurrean, mutiko bihurria omen zen, elizan bertan baretzen ez zena.
Organoaren akordeak lehenbizikoz entzun zituenean tanpez gelditu zen. Elizkizunak amaitzean, ama eta semea etxera bidean, umeak akordeak imitatu nahiean orroaka ari zela tupustean esan zuen:
— Ama, gura dot serora izan.
— Zertarako?
— Organoa egunero entzuteko —erantzun zuen Balentinek goraki.
— Zer dinozu? Zu zeu ezin, inolaz ere, horrelakorik izan, mutiko zara eta.
— Baina handitzean neskato izango naz?
A. Hidalgo De Mobellan, Valentin Zubiaurre, Ibidem