Loak harturiko hiria
Baina, nihaur pabiloi beltzezko kapitainak, gogoetaz nabilan isiltasuna jasan araz liezadaketen sorterririk ez oroitzapenik ez dudan honek, iziturik ihes egin nuen Itsasoko Burkideengandik urrun, loak harturiko hiritik kanporat; eta beren menpean harturik naukaten logalea eta eta itzalezko unadurengatik ere, berriz entseatu behar dut aurkitzen, urrezko hareen uhainetan gaindi, amaigabeko iraulkan dabilen eta aparra iharrosten duen itsaso berdea.
Marcel Schwob, Urrezko maskaradun erregea