Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

 

 

      Iban Guarescci idazlariak dioenez, bere homonimo Tartasek bazituen leizale batzuk gogoan Ontsa hiltzeko bidea izkiriatu zuenean. Den mendreneko duda izpirik gabe, Xuberoako kaserna eta ostatuetan endekatzen ziren garai bateko armalagunak helburu, izkiriatu eta moldatu bide zuen “Ars moriendi” hura. Liburuxka honetan ez dago halako xede, fede edo esperantzarik. Izan ere euskararen bastidak suntsituak izan dira arras eta armalagunak ez ezik euskarak ez ditu ezta bakelagunak ere. Bada, aitzitik, Bilbon, Naieran edo Baionako zoko eta karriketan, ahal nola, euskaltegietan ere, sua iztupari bezala edo politikoak karguari aztaparka lotzen diren legez, euskarari atxikitzen zaionik; barnez, obraz eta bizitzez euskaldun izan edo segitu nahi duena. Pagatzen badute haiei doakie, bada, liburu hau.

 

 

 

 

Ele neumatikoak
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994