www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

IDIAK ETA BURDIA

 

Iupiter Iauna zan urte askotan

mundu guztian Alkate,

eta gaur bere bera lakoak

      topetan errez litzate.

 

Izanagaiti Iaun nagosia

ezeukan begia zurra,

eta egitzat artuten eban

      bagiratuta guzurra.

 

Betaurrekorik etzan agertu

ordura-artean mundura,

eta ikusteko gauzak obato

      artzen zituzan eskura.

 

Asi zan Iaunau Merkuriogaz

erri batetik bestera

guztia ikusten, ta inon kontura

      sabela betatutera.

 

Topau ebazan gauza oker asko

ta on gitxi euren bitartean:

urrengoan zan andiena

      ainbeste gauzen artean.

 

Ikusi eban bein sekor-pare bat,

isila baina gogorra,

eroan ezinik aldatz bateti

      tiraka burdi motz sorra.

 

Burdia ioian beti irrintzaka

neska atsotuen moduan

buruko alea parizta utsakaz

      ereiten euren bornuan.

 

Erdi gortuta Iaun nagosiak,

itandu barik sekorrai,

luma urrezko bat ondo ebagita

      eskribidu eutsen burtzainai.

 

Sekor isila buztarrirako

izan zedila kapoia,

et emoteko burteseari

      isilduteko jaboia.

 

aurrekoa hurrengoa