MUNDUKO ZERUA
Iakintsu andibat askotan legez
egoan lo gozoagaz,
eta amesetan etorri iakan
San Anton albokoagaz.
Onek esan ta iztar-urkulu
iarri zan txarri-ganean,
zein txoria lez ioan zan egaz
Iaunan Iauregira artean.
An gelditu zan zaldi urdaitsua
buztana kirimilduta;
ta inos biziak, ibili zanik
ain ondo, ezeban gomuta.
Baina ikusirik ango atsegina,
ango bake ta gloria,
eta arik laster izanik bere
gogo osokoa tokia,
Balego, dino, au atseginau
noizik beinean munduan,
usatuteko ango atsakabak
beragaz iota buruan!
Zorakeria, erantzun eutsan
Santuak iakintsuari,
da eskatutea Adanik ona
daukazuena Iaunari.
Eztot gomuta, neure Santua,
nun eta zelan dagoan:
eztot ikusi inos, ezpada
bertsolarien agoan.
Oraintxe dakit zu zareana
buru lodiko gizona;
ze ikusi dozu zer dan munduan
matrimonio bat ona.
|