 |
EUSKALDUN BAT
Emen nago ni tristea
galdu ta eskubidea
kartzela baten
alak esaten
daukadazanak ugari,
neure gogo larriari.
Neure lenengoko argia
zan euskaldun eguzkia
Ama maitea
zan emaztea
gizon beargin ta onena,
errian zan zintzoena.
Ume nintzaneko egunak,
danak alkarren lagunak
ioan zirean
euren bidean
beti betiko lekura
ez etorteko mundura.
Amar urte neukazala
iakin zan Errege il zala;
enekian nik
asiko zanik
agaiti guda-kezkea,
ez gitxi zer zan gudea.
Asi zan ordu txarrean
erritar utsen artean:
erbestekoak
euren asmoak
eukezan gu sututeko,
ta erria zapalduteko.
Amaika orduko euskaldun
neuk nebazanak ezagun
gazte zintzoak
ta erru bakoak
gurasoentzat galdu dira!
ta erriak?... zorren azpira.
Egon leitela bakean
baso-mutilen arteen
Aita ibili zan
Lartaunen gisan
beti guztien aurreti,
zauri barik baina ez beti.
Apurtuta iztar-azurra
io eban bein atzerantz lurra;
eta arrak iaten
berezi baten
kristinau legez il zan
ta umezurtz gelditu nintzan.
Noizbait egin zan bakea
bake lotsari bagea
baina Ingalaterrak
alango gerrak
badoguz Iaunak emonik,
eztau eukiko gizonik.
Ai Ama triste neurea!
nun zan laguna zeurea?
galdu zenduan,
baina munduan
daukazu seme kutuna
izatea zor deutsuna.
Amazazpi urte daukadaz
gorputz ta osasun onagaz
ta itxasoetan
gaur ontzietan
irabazten da geiago
eta aberastu lenago.
Eldu zan laster eguna
neure Amantzat iluna
zeinen goizean
ioan ginean
euskaldun portu batera,
ontzi bat bilatutera.
Fragata eder bat egoan:
Habanarako gogoan:
ontziratu nintzan
morroian gisan,
ta berrogei egunean
Habanara eldu ginean.
Ontzien armadoreak
Bizkaitar gizon nobleak
euren etxean
almazenean
kapitanen esanagaz
artu nenduan pozagaz.
Habanan neukan bizia
zan amak irakatsia:
goizean iagi,
ez belu ez nagi,
mesea entzun ta gosaldu,
gero lekua zabaldu.
Izena artuta bertati
ioan nintzan Habanati
salgeiagaz
ta ugazabaz
batera Vera-Cruzera
beste etxe bat imintera.
Itxi nenduan bakarrik,
ta eneukan ekandu txarrik
mutil gazteak
ezik bageak
neu lez burua ikusi lei
irabazten euneko hogei.
Nintzan Amagaz aiztu,
ez inok ori sinistu;
eun ogerleko
lenengo urteko
azkana ain laster eldu zan,
etxera agindu nebazan.
Gero boskarren urtean
eneban inor artean,
etxeko kutxan
dirua bazan,
eta sarritan Amari
bialdu neutsan ugari.
Egoten ginean sarri
euskaldunak guztiz larri:
eldu zirean
ordu txarrean
Cuernabakako malantzak,
Españolentzat garratzak.
Bariaku-gau batean
eldu iatazan atean
soldadu batzuk,
igonda zeintzuk
lotu nenduen sokakin
gedarrez: muera el Capuchin.
Ordurik ona kartzelan
bizi naz eztakit zelan:
sarri ta askotan
daukat gogotan
kendu baleuste bizia,
ain daukat bizi larria!
Espainiako Konsulak
alper daukaz gure ardurak,
Mexikon eztau
ezer alkantzau
ain dauke España gitxitzat
ze euren buruak anditzat.
Neure ana biotzekoa!
Nun dozu orain Iaungoikoa,
alkantzetako
semeantzako
zeuk euki zendun indarra
il iatzunean senarra?
|
 |