www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

ESKONDUTEKO... NEGUA

 

Inoiz egon eztalez

oraingo mundua

eztaukat nik ilteko

aita lez asmua:

geiago ondutearren

ona dan mundu au

eztakianak bere

gaur irakasten dau.

 

Dakienak argi da

bear eztabena

bere buruan gorde

eurak dakiena:

orregati neu bere

erabagitu naiz

euskaldunen eskontzak

esateko euskeraz.

 

Neskak entzun ezkero

danbolinen otsa

taup taup bular-barruan

dauke euren biotza:

ta artuten dabe asmoa

egon barik dudan

ez inoin ez inogaz

eskonduteko udan.

 

Zegaiti bada neskak

udan eztaben nai

abadean aurrean

bai esa mutilai;

izan da orin artean

beti neure mana

ta zoriz atso batek

gaur esan deustana.

 

Irail-erdirik eta

maiatzera artean

ibili direanak

alkarren atzean,

egon barik urrrengo

udean begira,

laster eskonduteko

berotuten dira.

 

Batzanduten dira asko

urrien barruan

zemendian bakarrik

bizitzeko asmoan:

baina izateko bada

zarrakaz batera

negu guztia orduan

dauke euren aldera.

 

Urrian matza dator

ta artoa soloti

eta gaztaina elduak

burdian basoti:

orduan eskonduta,

garia ta artoa

zarrak emoten dabe

urte guztikoa.

 

Estegura doiazan

aideak guztiak

aginduten dituez

arto ta gariak,

eskon-barri gaisoak

eskontzako urtean

bizitzen asi eztaizan

troisakaz utsian.

 

Irailean neskea

badago zororik

edo andrea izateko

badauko gogorik;

eskonduten da a bere

laster, al izanik,

inon topetan badau

bere gura danik.

 

Neguan eskonduta

baldin bada atako

andrea pozik dago

uda barrirako,

eromeria ederrak

ibilteko ikusten

gizonagaz batera

burua erakusten.

 

Eztaki zein Santuri

berba egin obato

lenengotzat daukala

San Ramon Nonato,

ondo lagunduteko

igaroten penak

daukaz eskaina eginda

Santurik geienak.

 

Saldea edaten dalez

agin bear barik

ezteutso ondo barruak

artuten saldarik:

baina maira datozan

maminak guztiak

ian eragiten deutsaz

barruko txikiak.

 

Gizon gaisoa dago

dariola adurra

dirudiela andrean

gonako txakurra:

atsegin emon nairik

andreari dabil

beste bat Medikuak

euki daian nor il.

 

Andrean astutasun

ta udean azkana

batera elduten dira

eskonduakana;

alan iazo daitean

neskak euskaldunak

negura artean dagoz

artzeko lagunak.

 

aurrekoa hurrengoa