www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

ANTON JULIAN

 

Aintxinako Anton Julian!

etzagoz inos etxean;

        bada kalera

        toki batera

zoaz iakiten barriak,

nai guzurrak nai egiak.

 

Etzagoz inos geldirik

ezpadakizu barririk:

        goiko kaleti,

        Eleiza-aurreti,

Loiati txopoetara

zabilzaz ziri ta mara.

 

Baldin badozu iakiten

barri bat, zabilz ereiten;

        dirudizula,

        nai eztozula,

durunduaren laguna

barrurik eztaukazuna.

 

Gauza asko dozuz entzuten

eta etzara lotsatuten:

        zeure arpegia

        ain da lodia,

ze egonarren eragoten

etxazu inoiz erasoten.

 

Lengo gizaldi zarrean

mundura etorri zinean,

        o zori latza!

        bear zan gatza

batiatuteko umea,

ta an izan zan esturea!

 

Ni erratuten ezpanaz

gasun-askako gatzagaz

        egin zinean

        Anton Julian:

alan da zeure burura

urtu bako gatz-garaua.

 

Itxasoetan, Mundaka!

zu langorik zan banaka

        ikasi barik

        inos letrarik

izan zinean Kapitan

estu ta larri sarritan.

 

Egunen baten orduan

zentso bat artu zenduan;

        betiko zorra,

        zital gogorra

deutsuna etxeak aldean,

guztiz iausten danartean.

 

Etxe zar erdi iausiak

badeutsuz asko iturriak;

        baina barrua

        dago galdua

ta agaiti egunen batean

ikusiko da lurrean.

 

Kadera baten ganean

bizi zara, Anton Julian!

        laster da akabau

        eta egingo dau

alper egongo zara

zur zeure bizitzeak agur.

 

Errosario Santua,

eta ardao zarren tragua;

        nekatu gitxi

        barriai itxi

eta egon beti bakean

guztiakaz il artean.

 

Au dozu bizimodua

Mundakatxu nekatua!

        Santua, ta ona

        eta gizona,

iagoten badau, gustura

ioango da ango mundura.

 

aurrekoa hurrengoa