ESKONTZA BAT BESTE ASKO LEGEZ
Ogei urtetan dama galant bat
egon zan eskondu barik;
ta ezeukan inoiz bere gogoan
eskontza bako atseginik.
Eta bat, eta bi, eta iru, eta lau
Eliza-aurrean amarrau.
Noizbait eldu zan zori txarrean
mutil bat bizar-gorria,
alper andia bearrerako;
baina kantetan txoria.
Eta bat, eta bi...
Zeure begiak urdin ederrak,
mutila asi zan esaten,
memento baten neure gogorik
etxataz inoiz ioaten...
Eta bat, eta bi...
Galantasuna bardin bakoa
daukazu Iaunak emonik;
ezta aurkituko zeulango ederrik
ikusi daben gizonik...
Eta bat, eta bi...
Baldin baneu nik zeugaz bizia
igarotea guztia,
eukiko geunke, neure maitea,
emen zeruko gloria...
Eta bat, eta bi...
Erantzun eutsan dama gangarrak:
ondo da mutil gaztea,
nora nai dozun ioango naiz ni
izaten zeure emaztea.
Eta bat, eta bi...
Deiak botata poz andiagaz
eskondu zirean biak:
ai ze gozoak lenengo urteko
gabak ta egunak guztiak!
Eta bat, eta bi...
Baina iaio zan lenengo umea
ta ua uatxua kantetan
ama egoten zan, ta Aita tabernan
edaten arratsaldetan.
Eta bat, eta bi...
Etxe-barruan Ama sarturik
beti gaixoa negarrez
ta alperrerian gizon zatarra
emazteari gedarrez.
Eta bat, eta bi...
Onelangoak iazoten dira
eskontzak asko, ta sarri:
senar gurarik dagozalako
gazterik neskatxak larri.
Eta bat, eta bi, eta iru, eta lau
Eliza-aurrean amarrau.
|