www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

GIZON BAKARTSUA

 

Santa Katalinako

gaztelu zarrean

gizon bat ikusten da

goiz ta arrats-aldean;

gau-txori zorgina lez

ermita inguruan

berez erneko aizea

darabil buruan.

 

Aserratuta aldago

gizon guztiakaz

bada ezta batzanduten

inos gizonakaz:

inor ikusten badau

an asten da mur, mur;

ta iges egiten deutso

esan barik agur.

 

Baina inor ezpadakus

ikusi da egoten

neska doiazanakaz

leixiba iagoten,

eta nor ezta gizona

berbaz eztoiana

irribarreka pozik

neska batengana?

 

Iaungoikoak daizula

egun on bat emon,

neska galanta zagoz

beti lez Mari Anton.

Nunbaizt neskeak eukan

gogoa tristerik,

ezebanean egin

entzunda barrerik.

 

Zelan zagoz, Mari Anton,

umore ona barik?

ezteutsu senargeiak

bialdu kartarik?

odai baltz daukazu gaur

zeure zeru argian?

esna autsan gizonak

bigarren aldian.

 

Eztaukat orregaiti

gogoa gaisorik,

ze asko dago Mundakan

senargei bakorik:

neure ama, atso tximurra,

zorgin-landarea

da apurtuten deustana

biotz-koilarea.

 

Esan deutsat goizean

epel nagoala

ta bost gona azpirako

bear dodazala

ze orain mutil gazteak

eztauke gogorik

andrarik artuteko

mardotu bakorik.

 

Egin deutsadaneko

neure amari eskea

kotxeru bat eginik

asi iat kezkea,

berezian erneko

sarta ziorragaz

atze ta aurre neurtuten

indar guztiagaz.

 

Ez barruko gonarik

ez mirinakerik:

neure biotza daukat

naibagaz beterik;

ta au ezpada bizia

galduteko lana,

ezpedi andiagorik

etorri neugana.

 

—Argal ta lodiakaz

egiten bakea

agertu zan mundura

bein mirinakea;

ta ordurik ona dabil

orain bai ta orain ez

lenengoko zeruan

ila ta argia lez.

 

Iantzita emakumeak

mirinakeagaz

dirudi Birjina bat

magal zabalagaz:

ta mirinake barik

Fraile kokot-motsa

edo Abade edo Monja

artazi-zorrotza.

 

Mirinakea ona da

eta ondo deritxot

baina Amak eztau gura

ta ezin zuritu dot;

mokortxu zorrotzakaz

mardotasun barik

eztago gaur Mundakan

ni legez neskarik.

 

Banago ioateko

erriti kanpora

baina ezin ioan neite

biloizik inora,

ezta zori gaiztoa

ta ezta dolorea

asetan botatea

gazte-denporea?

 

Ai betikoa ezpalitz

Aman matrakea

laster egingo neuke

nik mirinakea

mutilak eztabenez

gura neska epelik

Ailikak deust esanda

zer egin neian nik.

 

Onek gauzok esanda

euren bakarrean

gizona bakartu zan

gaztelu zarrean:

Neskea agur eginda

ioan zan etxera

ta iluntzean Ailikan

zentzuna artutera.

 

aurrekoa hurrengoa