 |
DEUNGAK
Deungak dabilz gaur munduan
eurak nai daben moduan
onai guztiai
ill ta biziai;
onei... aldabena ostuten
ta arei... izena kenduten.
Deungak eztauke Erregerik
Iaungoikorik ez legerik,
ez eta zerurik
ez inpernurik:
nai dabe ondo bizitea
ta gorputzagaz iltea.
Deungen nagosi izatea
da iazotea katea:
katea urrezkoa
ta arantzazkoa;
zeinen gauzarik onena
da gutxi irauten dabena.
Deungak euren batzarretan
dagoz gaubeko orduetan
iminten planak
gauzonak danak,
bildur barik kenduteko
eta on guztiak ilteko.
Londres deritxon erria
da gizon deungen abia:
orain ta beti
ango legeti
bardinak dira gizonak
munduan deungak eta onak.
Iakinik daukaz deungeak
Inglaterrako legeak,
eta Inglaterrak
gizon okerrak
beti bear dabezala
azpiratuteko argala.
Ingeles idun-sendoak
danak baten antzekoak
edo bateti
edo besteti
dabilz mundua argituten
eta bazterrak ostuten.
Asko egin dabe aleginik
Sizilia beretu ezinik
ez guzurrakaz
ez iraunakaz,
ezin izan dabe atrapau
Maltak alper urrean dau.
Napolestarrik geienak
Errege maite ebenak
guztiz bakean
bizi zirean
pozik euren zoriagaz
eta eskubideagaz.
An etzan urkamendirik
zutik ilteko bizirik,
petxu txikiak
ta kontu argiak
egozan inon ez legez
ain ebilzan gauzak artez.
Egun deungaren batean
sartu zan euren artean
pausu pausuka
ta isil ostuka
gizaldi onetako argia
munduen erregarria.
Tximista onegaz suturik
gerta zirean itsurik;
eta Frantsesak
eta Ingelesak
puztuten eben jentea
ondatuteko Erregea
Bi barik iru gaur dana
bat zanen loba laztana
dago iokoan
bien ondoan
barateru bat eginik
zerbait arrapau ezinik.
Barateru onen asmua
da azpiratu Aita Santua,
gaur bere amesak
dira ezer-ezak;
alper daukaz iru txakur:
Victor, Giussepe ta Cavour.
Giussepe txartes-gorria,
bizar-eskira egosia,
itxas-lapurra
lepo-makurra
gudari zarren aurrean,
baldin badaukaz urrean.
Cavour, Victorren begia,
Palmerston sutugarria
Rusell, Mazzini,
Pocrio, Cialdini
ta Akakof bioztsua
ugazaben lengosua.
Dabilz guztiak batera
Pio Nono ondatutera;
barateruak
daukaz erruak,
ta Aita Santuak bere bai,
bakarrik zanean Mastai
Galdu dituez erriak
Italiako guztiak
deungak ganeti
oi dalez beti,
orain dabilz zoraturik
eginda legez bururik.
Baina Fedean argiak
infernuko ate guztiak
goituko ditu
eta gitxitu
Luzbelen otsein zatarrak
ta gaur daukazan indarrak.
Buonaparte Iaun andia
munduen itzalgarria
il zan aitz baten
birao esaten
egon etzalako beti
mundu guztian ganeti.
Deungen azkana armina
izaten da ta bardina;
eldu baino len
asten dira emen
igaroten zori txarra
eta ezta au mundu bakarra.
|
 |