DOÑA MARIAK
Neure zoria kantau bear dot
seme maitean ondoan:
bere aita lazatan neure biotza
beti eukiteko gogoan.
Dama gazteak, senar-gureak
euki ezeizuez biotzak samur:
ze atrapetea gaitz da famea
egiten badau bein agur.
Egun baten nik ikusi neban
Apolo lango zalduna:
bakarrik bera laster izan zan
neure Iaun eta kutuna.
Dama gazteak...
Aize txar batek eroan eustan
neuk iakin barik goiz baten:
betiko etezan neure errenkurak
eztira errezak esaten.
Dama gazteak...
Neure senarra dot, ta beragaz
bizi naiz naibage barik;
neure amorea erakutsiarren
eztaukadala lotsarik.
Dama gazteak, senar-gureak
euki ezeizuez biotzak samur:
ze atrapetea gaitz da famea
egiten badau bein agur.
|