www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

GABON-KANTAAK

 

        Pozgarria

Dabiden seme

Errege andia!

ondo etorria

mundura

Iaunen semeak

zeugaz batera

eroatera

zerura.

 

Poztu gaitezan

gazte ta zarrak

bota negarrak

albora.

Bertsoak gaurko

iai andiari

betoz ugari

gogora.

 

Ze argi da gaberdian

agertuten dana?

ze gauza miragarri

eldu da gugana?

Iaungoikoen etxea

bakarra ta iluna,

zelan dago argituta

balitz lez eguna?

 

Zegaiti, kristinauak,

gaberdi-inguruan

zeuen biotzak pozik

zagoze Templuan?

Zelan daukazuez gaur

ain pozik gogoak?

Nora iges egin dabe

kristinauen loak?

 

Mila zortzireun eta

irurogei bira

eginda daukazanak

eguzkiak dira,

Iesus etorri zanik

zeruti lurrera:

Iauna gizonduteko

gizonen artera.

 

Zeruko ta munduko

Iaubea izan arren

otzminduta gorputza

gugaitik ekarren:

bere lenengoko oia

zan aska bat zarra,

eta bere atsegiña

otzagaz negarra.

 

Iaio ta eldu iakazan

artzainak ugari,

opaten al ebena

munduko Iaunari;

baita zeruti bere

milaz aingeruak,

argitu ta poztuten

Belen-inguruak.

 

Nor egon zatekean

Belenik urrean

geure Iauna ikusteko

geu legez lurrean!

baina an egon ezarren,

daukanak fede ona,

altaran ikusten dau

Iauna ta gizona.

 

aurrekoa hurrengoa