www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

ZALDUNA

 

Bata zan Maria, ta

bestea Pepita:

izar bi zerukoak

mundura iatzita:

Mari Venus ederra

ta Pepa artizarra

inorratuten daben

Planeta bakarra.

 

Mari zan mutil-zale

guztizko zoroa

baina Pepak ez eukan

ain zoro gogoa.

Buru zoro direan

andra-neskatilak

orpo-ondorik daroez

gizon da mutilak.

 

Eguzkiak darabilz

Planetak bornuan

ta euria mendebalak

urreti inguruan:

jirasolak eguzkirantz

beti da begira

ta arri-imanak Norterantz

egiten dau bira.

 

Eguzki ta Mendabal

zan Andra Maria

eta erriko zaldunak

Planetak eta euria;

erbesteko galaiak

Jirasol ta imanak

dama galant-oneri

begira egozanak.

 

Pozik igaroko eban

Marik bizitzea

ezpalen ezagutu

aguno maitea;

baina Kupido Iaunak

berak gura badau

darda bat biotzeti

laster sartuten dau.

 

Erbesteti agertu zan

galai bat errira

ta asi zirean damak

berari begira:

galanta, ta prestua,

ta ias andikoa

dama gazte batentzat

kopau gogokoa.

 

Ikusi eban Pepita

zaldunak bein baten

Eleizan arimentzat

dirua botaten;

eta berak, alper zan

eleiztar barria

bota eban alabakan

ogerleko andia.

 

Atarata botaten

egon zanartean

eskuta zan Pepita

lagunen artean;

galaia gelditu zan

Eleizako atetan

edozein dagoanez

gabaz ilunetan.

 

Laster ekian Marik

Pepitan agoti

zein zaldun etorri zan

errira kanpoti:

eta iakin nai eban

eteeukan lagunik

ta bere atzamarretan

urrezko ereztunik.

 

Amaika torre aizetan

egiten ebazan

eta amesetan beti

astia amaitu zan;

artean ikusi eban

bein baten errekan

galaiau, eta gero

Eleizan Domekan.

 

Eleizan aurkitu zan

Marigaz batera

zaldunau, ta ioan zan

atean atzera:

beren begi baltz biak

Mesa-arte guztian

euki ebazan Marik

iosita arpegian.

 

Mesea esandakoan

gelditu zan Mari

buruko oial baltzpeti

adi zaldunari:

gero urten ebanean

batuta mantua

galaiak emon eutsan

ur bedeinkatua.

 

Lagundu eutsan bidean

zaldunak etxera

eta pozik ioiazan

damea ta bera:

galaiak esan eutsan

maite maite ebala

eta biotza maitez

zaurituta eukala.

 

Erantzuna emon eban

dameak orduan:

galai guztiak dira

bardinak munduan;

aldia igaroten

berba labanakaz

ikusi oi dabezan

dama guztiakaz.

 

Ni zelakoa naizan

zuk ezaldakizu

ta nik bere eztakit nor

etezarean zu

nik zu etzaudaz maite,

eta zuk bere ez ni:

au da gauza ziurra

ez kendu ez imini.

 

Erantzun eban laster

Adonis ederrak:

neure berbak eztira

utsak, ez alperrak:

ni naz Don Juan de Bragas

botikarioa,

eta zeuk nai badozu

zeure nobioa.

 

Itandu ta iakizu

au alan etedan

nik bakit nor zarean

zortzi egun onetan,

eta nai dala bata

nai dala bestea,

gaur zortzi itxaroten dot

zure burubidea.

 

Alkarri agur eginda

ateak betean

doña Maria Chambra

sartu zan etxean:

oiala kendu barik

begiak dantzari,

esan eutsan guztia

doña Pepitari.

 

aurrekoa hurrengoa