 |
CASTROKO ABANTARIARI
Iru aupada egin dira
ta euren durundua
erriz ta itxasoz dabil
beteten mundua:
euskerazko durundu
beti lez zolia
isilduko dabena
Castroko txoria.
Onen kanta gozoak
bete beterik suz
entzuteko lekuan
berera euki doguz:
baina daukaguzalez
belarri ziurrak
etxakuz arimara
eldu auren guzurrak.
Nun dago Lekeitio?
nun dago Ondarroa?
nun da Bermeotarren
kalako santzoa?
onek azpiratuta
Garcia Gutierrez!
inos ikusi eztira
ta ezta ikusten errez.
Trobadorean Aita
Parnasoko argia
Taliak bularrean
maiterik azia!
Zelan siniztu dozu,
Apolon kutuna,
izan dala abantean
goitua euskalduna?
Betoz bardin bardinak
batel nagosiak
eta Castroko gizon
erremulariak,
ikusten Bizkaitarrak
santzoka abantean:
eta egaz txalupea
eurenez aurrean.
Mallorkin itxasgizon
bana banakoak
ezagututa daukez
Bizkaitar besoak:
bada Habanako kaian
ziurtu zirean
Bizkaiko kostakoak
ze gizon direan.
Bizkaiko txaluparik
estrepadarako
ezta egon Santanderen
ioan eztalako:
ze bat utsa egon balitz,
ala Iaungoikoa!
berea zan dirua
estrepadakoa.
Baina egon dira batzuk
Bizkaitar azkorrak
erakusteko bertan
euren san gogorrak.
Batel txarragaz, baina
betiko modura
aurreti eldu zirean
bear zan lekura.
Bizkaitarrak eukelez
ziur alogera,
ezeben garaituten
ioan nai aurrera:
saria irabaztea
orduan zan errez,
batelak bear eban
baina gizonak ez.
Ia bada Castroko
kaskabel iotzailak,
eztabe ezer balio
gedar ta barailak.
Baldin nai badozue
izenagaz urten
ezta euskalduna atzera
inos biurtuten.
Emen dagoz Bermeo
mutil abilakaz
eta Ondarroa andia
arrantzaleakaz.
Emen da Lekeitio
leorrez ta itxasoz
bardinik eztaukana
bere alboan inos.
Asko ta asko zagoze
abantlari putzak;
baina geugaz bardinak
bakarrik Giputzak:
artuezkero erremuak
eskuan gogora
euskaldun batela da
bardin zein bapora.
|
 |