 |
ESKONDUTEKO ASMOA TA GOGOA
Gonadun barritsu bi
domeka-goiz baten
egozan alkarreri
eskuz esku esaten
sokodotxu bateti
nik entzun nebana,
ta zortziko bertsoan
esango dodana.
Eskondua Pepatxu,
neskea Maria,
barria ta guzurra
zan euren estia.
Ezeutsen zer-eginik
emoten goruak;
baina guztiz andia
ausoko kontuak.
Eskonduteko eizara,
esan eban Pepak,
alan esaten dabe
iturrian neskak—
—Eldu da bai aldia
Pepatxu laztana
gizon bat neuretzako
artuko dodana.
Alper euki dot beti
neure nobioa
etxat orainartean
berotu gogoa:
zapatari erren bat
daroa senartzat,
ezta egon inos bere
obarik neuretzat.
—Eukiko dozu Mari
oia eskonduteko
eta diru zati bat
biziten asteko.—
—Eztaukat Josepatxu
nik beste gauzarik;
iaztekotxu bi baino
ipingeirik barik.—
—Oirik bako eskontzea
Maritxu gangarra,
da biziten asteko
guztiz modu txarra.
Egon bearko dozu
gela ilunean
umeari eragiten
otzara zarrean.
—Alper asiko zara
Pepatxu gedarrez;
eskonduko naz laster
neu bere zu legez:
eztago gauza andirik
gaur neskatuentzat
baina zapatari bat
ona da neuretzat.—
Karutu iaku Mari
aurten erraria;
ta igaroten asteko
bizitza barria,
eukiko dozu sarri
naigabe ta lorra
egin ezinik bear
dozunean zorra.
Gizonak eginarren
zapatea ugari,
etxakalez bildurrik
zapatariari;
nekez artuko dozu
dirurik berera,
alper izango zara
Mari zapatera.
Ioango da gizona
astelen-gaubean
etxera tabernati
edan nabarrean:
baldin belu badoa
etzara isilduko,
ta gizonari etxako
oin-ugela aiztuko.
Etzaite asi, Pepatxu,
burua apurtuten,
eskondu nai dabena
ezta bildurtuten:
alper biziko gara
etxetxu zarrean
enabe ni ikusiko
ortozik kalean.
Domekan artuko dot
neure senarragaz
goizekoa amaiketan
ardao zuriagaz:
gaubean aparitan
maskulo iatea
eta alan eukiko dot
iaietan bakea.
Ziru artuko dot nik
astelen-goizetan
nai neguan, nai udan
pistoa seiretan.
Arrats-aldean gero
etxean bakarrik
eztot gorputza ausiko
egiten bearrik.
Uste dot eukitea
beti bizi ona,
ze gaur zapataria
ia da gizona:
izaten badot baina
bizitzea txarra,
neuretzat izango da
betiko negarra.
|
 |