 |
ASMOA
Gona luze ta laburra
bardinduteko da izurra
eta ardurarik
apurrik barik
estalduten da kazkea
iantzi ta mirinakea.
Guztiz da neke gogorra
damea bada lotsorra,
agertutea
tuntur-unea
eskondu baino lenago
garria baino berago.
Agaiti bada Mariak
eukazan ordu goriak
ekialako
ezetarako
dala munduan damea
bein galduezkero famea.
Estalduteko tunturra
esan bear zan guzurra
Fragata baten
uak ebaten
ioiala beste mundura
aide zar baten bornura.
Alan esan errian
ta alan inguru guztian,
ta nobioak
berba bakoak
alan iakin eban artez
kartatxu baten bitartez.
Etzan bigundu zalduna,
—izanik len ain biguna—
berba guztiak
ta agintsariak
urtu zirean, ai! berez
uretan gatz-garaua lez.
Onek gauzok ikusita
sutu zan doña Pepita
alper ekian
Ioanen errian
Maria eskonduko zala,
Bragasek ezekiala.
Emakumean agurra
tristea ta samurra:
sikatu barik
eukazan Marik
urdin zerutar begiak
ta bardin lagun guztiak.
Zaldi eder baten ganean
asi ebezanean
erriko oilarrak
euren gedarrak,
ioan zan damau etxeti
gizon bat ebala atzeti.
Sentidu-artean eguna
dama ederra ta laguna
ioan zirean
euren bidean
egin barik zaratarik
ez alkarregaz berbarik.
Etxetxu bat topau eben
aguna argitu baino len,
nun atsagoten
eta itxaroten
egon zirean gabari
zaldi-mutila ta Mari.
Iazo barik gauza txarrik
bati isilik eta bakarrik,
ezleien asmau,
eldu zan damau
bigarren egun-sentian
don Juan bizi zan errian.
Sartu zan etxe batean
itxaron barik atean,
zaldi-mutila
gizon isila
an egon barik begira
biurtu zan bere errira.
Etxe onetako Iauna zan
Abade bat, eta eukazan
barri ziurrak
Mari samurrak,
ze bear eukan beragaz
geldituteko izenagaz.
Guzurrean arerioa
zan beti Bikarioa
eta gustura
bere kontura
artu eban, zaldun Iaunari
emazte emotea Mari.
Don Juan bizi zan errian
inok ezer ezekian
eta lotsarik
apurrik barik
ebilen Bragas damakaz,
gazteakaz nai zarrakaz.
Urte erdi igaro baino len
ikusi eban karta baten
Maria il zala
eta itxi ebala
gauzak ta dirua ugari
bialduteko Pepari.
Mariena zan kartia
emon eutsena barria
eta post datan
esaten iakan
Pepitan izen barria
izango zala Maria.
Abade Iaunen eskuti
baina Pepitan buruti
izan zan kartau
ta alan malmuzkau
eben geroko zalduna
Iuaniko min gozoduna.
Komediaren azkana
laster izan bear zana
ondo izateko
eta egiteko
paper eukana ikasita,
etorren doña Pepita.
|
 |