ZALDUNA ETA DAMEA
Bata bestean besoa artuta
kapa-barruan biak ostuta
ebilzan Bragas, eta Maria
ianda aparia.
Etorrenean Marin atera
etzan sartuten barrura etxera,
—bakarrik egon, nai maiteagaz—
don Juan de Bragas.
Gura izanarren sartu barrura
doña Maria ezeban gura
ikusi ezleizan biak batera
Pepa ta bera.
Gabak ta egunak munduti berez
igesten dabe, ta aizea legez!
ez etorteko, ai! inos atzera
lengo bidera.
Ezeban uste dama zoroak
ze antz eukiko eban bere geroak:
amoreak dau «gaurra» bakarrik
ta eztau biarrik.
Alper egoan doña Pepita
bere begiak ondo idigita;
doña Maria zan buru arina
beti bardina.
Baina ibiliarren ardura barik
ezeban inos egin kartarik
Pepita izan zan esateko artez
Marian partez.
Eldu zanean uda-goiena
beti izentauta biak eukena
eskonduteko: ioan zan Bragas
isilik igas.
Egun goiz baten zaldun zikina
ioian bakarrik bideti itxina
bere errirantza, zitalkeria
egin da andia.
Bide eginarren egaz barriak
ezeban iakin doña Mariak
atso zar batek bere atartean
esan artean.
Eta iausi zan larri bategaz
eta ezin kendu iakan ezegaz
ordu betean; ain zan astuna
larritasuna.
Bere senera etorri-orduan
ain gelditu zan ilen moduan
ain zuri egoan bere arpegia
zein argizagia.
Gero zirean bere gedarrak
eta zotinak, eta negarrak,
eta egotea alaz da larri
gaisoa sarri.
Beragaz eukan Pepita beti
etxakala inos kentzen aurreti
batera zala bardin aiztea
zein ama maitea.
Erabagi zan oneri esaten
Mari gaisoa ilun-antz baten
gonea eukala labur aurreti
baina ez atzeti.
Erantzun eutsan Pepita ederrak
atrapetako gizon okerrak
etzala zoriz arma bakarra
andren negarra.
Emakumeak bear ebala
estaldu beti biotz argala;
inok ezleien inos igarri
barruko barri.
Don Juan de Bragas nastailetzarra
etzala izango zaldun bakarra
erne iakana, guzur-azia
ereinda, egia.
Ezleitela ito ur azaletan,
bada egoala gogoraketan
zelan atrapau beti betiko
Juan berba biko.
|