www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

MOGEL ETA TXARAKA

 

Markina-Etxebarriko

senar-emazte bik

alaba eder bat euken

zeruak emonik:

eta amar mila dukat

lurpean geldirik

ikusten ezebela

egunen argirik.

 

Maiterik gurasoak

asi eben alaba au;

parerik bakoa zan

basoko larrosa au;

magalpean ebala

amak estalduten

aizeak usain ona

ezeutsan kenduten.

 

Sartu zanean dama au

amazortzi urtean

aiztu bat topa eban

etxerik urrean:

au asi iakan berbaz

eraso gurarik

eteeukan eskontzako

emonda berbarik.

 

Barreka erantzun eutsan

bere bizarretan

zelan ezeban berak

igarri kartetan?

alper aiztua izan zan

igesten ariña

eldu iakan zankora

txakurran agiña.

 

Markinako zaldun bat

etxagun andia,

gazte dirutsua ta

kristinau garbia

bizi zan bere etxean

umezurtz ta bakar

laguna nai ebala

maite izateko alkar.

 

Gomuta eban bere aitak

esaten eutsala

zaldun bat mundurako

gizon erdi zala:

au ondo sinistuta,

zan bere gogoa

len-bai-len izateko

bera bere osoa.

 

Etxakan ondo egiten

geure zaldunari

inok ez esatea

aitatxu berari:

eta Markinan inor

orain ez lenago

ezta izaten bere

aita baino gitxiago.

 

Apainduta gorputza

egun goiz batean

ioan zan erdi-bila

zaldien ganean:

arteztu eban zaldia

damean etxera

izateko beretzat

mandatari bera.

 

Zaldunari entzun eutsan

aitak bere eskea

ta luzapen baga egin

zan egiunea:

irakurri ebazan

abadeak deiak

eta eskondu zirean

pozik gazte biak.

 

Alkarrentzako baino

ezeuken begirik,

bata besteantzako

egozan bizirik:

eta laster seme bat

agertu zanean

ezezgozan munduan...

ezpada ganean.

 

Andiena zanean

euren zoriona

oera gaitx andi batek

bota eban gizona:

alper eragin iaken

botikako drogai,

gaitxak gizon gaisoa

ezeban itxi nai.

 

Medikuen aginduz

egoan gogoketan

etorkizuneko ta

oraingo gauzetan:

eta eskatu ebazan

kristinau modura

Mogel abadea, ta

Txaraka eskribaua.

 

Biak ioan zirean

aurreko salara

banan banan sartzeko

gaisdunan gelara:

au egoan Iaunari

eskaria egiten

arren itxi eiola

geiago biziten.

 

Esan barik dakixu

Iauna! neure barri

eta ilteko bidurrak

zelan naukan larri:

emazte ederra daukat

zeuri Iauna eskerrak;

bai ta seme bi bere

bera lango ederrak.

 

Daukat urdaia ugari

zezin troko andiak

eta zotz emon barik

barrika guztiak.

Ni naiz gorako zarra,

berako gaztea;

ta etxat gogoratuten

erdiko nastea.

 

On bat bear badozu

Santua lakoa...

or dago Mogel Jauna

bana banakoa:

txar bat gura badozu

eroan bultzaka,

ez inon bila ibili:

or dago Txaraka.

 

Baldin izango bada

bien bitartean

or daukazuz ugari

atso-agura artean.

Oraindino ezta galdu

nire adorea;

iru urtean birritan

emon dot semea.

 

Mogel eta Txaraka

egozan entzuten

zer egoan gaisduna

Jaunari eskatuten;

ta Mogelek edurra

baino zuriago,

esan eban: gizon au

zoratuta dago.

 

Iges eben etxetik

iantzita kapelak,

bildurragaz nastau ta

buru ta sabelak:

Mediku Iauna eurakaz

ioan zan betiko,

etzan bere bitartez

gaisoa biziko.

 

Entzun eutsan lez baina

Iaunak eskaria,

sendotu ta gorde eban

luzaro bizia:

au zan gizon arteza

biurrik bakoa,

Bizkaitar euskalduna

ta Markinakoa.

 

aurrekoa hurrengoa