www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

LOBA BESOETAKO BATEK
AITAITARI BERE EGUNEAN

 

Neure Aitaita maite

Pedro de Ezpeleta,

nik ondo daukadana

ariman gordeta:

neure bigarren Aita

laztan ta maitea;

Aita neuretzat beti

eta adiskidea.

 

Bateoko iturrian

bear da fedea,

ta zuk imini zenduan

nigaiti zeurea:

aidetasun ansia

daukagu lurrean,

andiagoa baina

Iaunaren aurrean.

 

Noizik maite zaitudan

orain nik ez dakit;

berbaz baino lenago

ikasi neban nik:

eta zegaiti zagoz

San Pedro-egunean

zeure maiteagandik

ain erri urrunean?

 

Ai ze poz andiagaz

entzungo neukean

bizi gura dozula

euskaldun lurrean!

izan naizanezkero

zeugaz atsegindun

atsakabetan bere

izateko lagun.

 

Gaztea naz Aitaita

eta alan txikia,

baina biotza daukat

zeuretzat andia.

Aita besoetako,

Don Pedro laztana,

Nire poz-atsegina

bazentoz gugana!

 

Igaroizu ondo zeure

izeneko eguna

neurri barik dozula

zeugaz osasuna:

eta aurtengoa legez

beste asko ganean,

zeure Pedro maitea

dala aldamenean.

 

Felix Maria bere

egun guztietan

belauniko egoten da

Iaunari errezetan:

luzaro emon daizula

iateko gogoa

eta betiko pozaz

osasun osoa.

 

Artuizuz esku-munak

etxekoan ordez

zeure lobatxu maite

Perikon bitartez,

eta ezetan al badot

zeure onerako izan,

beti aurkituko nozu

seme baten gisan.

 

aurrekoa hurrengoa