 |
BASERRITARREN IAI-DOMEKETAKO BATZARRAK
Peru ta Txomin Anton
ausoko lagunak
eta Ioane ta Praisku
gizon alargunak,
laurak egoten dira
domeka iluntzean
eta iai egunetan
tabernan musean.
Salan iosita dago
tabernetan maia
sendoago dan baino
emakumen baia,
alde batetik bestera
kordel bat loturik
kainabera zulodun
batetik sarturik.
Kainabereak dauko
kurtzelu bat loia
atsituten dabena
ke baltzagaz goia:
zamau txarri bat dago
maiaren ganean
aldatuten eztana
loituten danean.
Ioanek dauko pitxarra
Peruk kurtzelua
Txomin Antonek kartak
ta Praiskuk zamana:
iezarten dira maian
binan binan beti
alderdi bateti bi
eta bi besteti.
Barruti nai ganeti
kartak dira ezagun;
ezarten dira baina
nortzuk diran lagun;
iokoari itxi barik
dagoz beti edaten
zelan izan leitean
orain noa esaten.
Peru da esku ta dino
bietara enbido;
Joanek erantzuten dau
txikia errebido:
bat nagosian eza;
nik txikia eztot nai
dino Praiskuk; ta Peruk
dino: pareak bai.
Txominek artuten dauz
txikien tantu bi
eta eztauko parerik
ez puntura amabi;
Peruk bakarrik daukaz
ta eztago gustura,
pasetan dira laurak
izilik puntura.
Zetako da etortea
eskura dublerik
inok bere ezpadauko
orduan parerik?
dino Peruk garratzik
bota ta biraoa;
eta ostera esaten dau:
atara oin ardaoa.
Onek laurok gitxitan
emoten dabe mus,
kentzen dau edozeinek
ezertxu badakus:
beti dagoz enbido
errebido ordago;
iru tanto iokora,
beste bost geiago.
Txomin Anton asten da
astinduta surrak
ioko zatarra eukita
botaten guzurrak:
baina laurak dakie
guzurrak esaten,
eta edaten ardaoa
esku birik baten.
Bakoitzak pitxar-erdi
alan edaten dau,
eta galtzen dabenak
azkanean pagau:
ardaoa amaitu-ezkero
zutunduten dira,
irribarreka laurak
alkarri begira.
Iazten dira ezkatzera
alkarren atzean
espuelea iminten
laurak eskatzean:
au da pitxerdi ardao
edatea azkantsat;
ta izaten da geiena
adiskideentzat.
Peru dago utsituten
ardaoa basuan
ta pipea biztutzen
Txomin kurtzeluan:
Joanek emoten deutso
basua Praiskuri
zein dagoan esaten
orduan Peruri.
Neure bigaitxu motza,
ta zeure idi ezkerra
bata nai bestea da
beargin ederra:
zeure osasunagaiti,
esan da edaten dau
ezta baina edatea
ezpabere probau.
Edontzia beteta
emoten da atzera,
eta alan dabil beti
baterik bestera:
Eutsi zurrut bat Txomin
neure auso men da ona.
—Zeugaitik Peru doa.
—On begi gizona.
Alaba bat daukazu
Ioane, beargina;
neure semeak deutso
begi on da zina;
alkartuten bagara,
Txomin Anton, biok,
eztauke eskondu baino
eskon-barrigeiok.
Atan onetan doa
ardaoa amaituten;
ta eztau azkanerako
inok bere entzuten:
kontua ordaindu ta
guztiak berbetan,
erdi oker, erdi zuzen,
doaz ilunetan.
|
 |