DON JUANEK
Zaldun gazteak! emen nago ni
zuek lez zaldun nintzana
gaztea aberatsa ta gauza aunditzat
neure burura neukana.
Erri askotati zorien bila
zabilzen gazte zaldun ederrak
eskondu-artean izango dira
zuen urratsak alperrak.
Mitxeletak lez nenbilenean
zoroik lora-inguruan
lirio baten usain gozoa
gelditu iatan buruan...
Erri askotati...
Lo sor txar batek ezereztu eban
neure usain gozo laztana:
baina arrezkero, ai ze zoria!
barriz eldu da neugana.
Erri askotati...
Orain betiko glorian nago
neure lirio ederragaz
zeinen usainak beti iraungo dau
amaitu barik leiagaz.
Erri askotati zorien bila
zabilzen gazte zaldun ederrak
eskondu-artean izango dira
zuen urratsak alperrak.
|