www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

ENBASUKO NESKATILEN KANTAK

 

Aro ona dago, kairantz goazan,

kanpoan dabil iparra

gaurkoa da bai itxasaldia

eztago taiua txarra.

        Otzaratxu bat

        otzaratxu bi

        arraina dator

        portura beti

besigu lebatz, sardina ta atun

eta beste asko ganeti.

 

Palu, ta erremu, bela, ta kordel,

masia ta ura bere bai

sartu daiguzan txalupan laster

itxaron barik gizonai.

        Otzaratxu bat...

 

Arrantzaleak barua ausi ta

kanpora doaz zintzorik

betoz guztiak osasunagaz

eta inor bere ez gaisorik.

        Otzaratxu bat...

 

Errira datoz ipar-aldeti

belak betean ontziak

ondo dirudi egun argitan

belan dabilen ontziak.

 

Berrogei arratz besigu dakaz

txalupa andiak eginak,

ogeta amar bat txikerrak, eta

larogei lebatz potinak.

        Otzaratxu bat...

 

Ogerleko bat egin dau bertan

besigu arroiak guztiak;

eta amar lauko ta erdi libreak

lebatz amuan iosiak.

        Otzaratxu bat...

 

Erabixeruak or goian dagoz

arraina iminten narretan;

garbitu arin, lagundu daigun

asto ta mando zametan.

        Otzaratxu bat...

 

aurrekoa hurrengoa