www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

PIO IX TA NAPOLEON III

 

Idia lotuten da

sudumitzetati,

eta lotu bear da

gizona berbati:

betatuten ezpadau

berba bein emona,

euki lei antz andia

baina ezta gizona.

 

Eztauke biotzean

Adantar guztiak

kolore batekoak

odol iturriak:

batzuk urdinak dauke

besteak gorria

Adan ta Ebanganik

danai etorria.

 

Adan zaldun barria

Eba galantagaz

birritan eskondu zan

bietan beragaz:

lenengo Paradisuan

Iaunaren aurrean

piztiak lekukotzat

agozala urrean.

 

Kain gorrien Aita

bigarren eskontzan

egiunea egiteko

eskribau izan zan:

Abel arreba bigaz

egoan testigu

eta zelan iazo zan

gaur gitxik dakigu.

 

Bigarren eskontzako

seme nagosiak

urdinak urten eben

besteak gorriak.

Eztakit zelan baina

errian errian

gorriak egon dira

urdinen azpian.

 

Baina gorriak dira

gaur argi-mutilak

ta agintari izateko

guztiak abilak.

Ikusten dabenean

burua agintari

urdina emoten deutse

odol gorriari.

 

Au da esatea ziur

eta berba baten

gorriak dagozala

guzurrak esaten:

eta inok bere eztauko

zetan miraritu

alako gizon asko

ikusten baditu.

 

Agindu nai dabenak

dakuskuz labanak

eta gero urdinduta

berba iaten danak:

opaten dabena da

aginen kanpoti,

oso irunsteko gero

samean zuloti.

 

Frantzesen nagosia

egun birik baten

ikusten da berbea

guzurrakaz iaten:

baketsua dirudi

ta urdina berbetan

eta da oinaztarria

asmo gorrietan.

 

Kristinau ona dala

esaten dau sarri

eta kristinau onak

darabilzaz larri.

Turkoen iagola ta

Ingelesen lagun

bere fedean sua

egiten da ezagun.

 

Seme gazte bat dauko

bere Amalakoa

Mastai Aita Santuen

besoetakoa:

alan izanezkero

alkarren aideak,

Bonaparte zergaitik

ezta adiskidea?

 

Osbeak Pio bat

eukan zapaldurik,

lobeak orain dauko

beste bat saldurik:

Bonaparte bat aundi

munduan badago,

eztau nai bera baino

inor andiago.

 

Bonaparte labanak

eraginda kartai

azpiratu nai eban

Iuan Maria Mastai:

gozorik esanarren

Aita Santua! Truk!

Onek erantzun eutsan:

ezin ginaike guk.

 

Gudan ta guzurrakaz

asi zan orduan

aintxina bere osaba

asi zan moduan:

bietarako eukazan

lagunak txoriak

eta lotsabakoak

nagosien biak.

 

Lonbardia Toskana

Parna ta Modena

eta Kapa zati bat

Aita Santuena:

atrapau zituezan

Frantzes ta Sardoak

matsdui eder bateko

lenengo mordoak.

 

Gorri gorriak bere,

plaga betikoak

ara ioan zirean

mundu guztikoak:

ta gero diruagaz

bideak laundurik

santa baten semea

botaten Tronurik.

 

Aita Santuak eukan

Frantzes Jenerala

Lamoricier andia

gudari kabala:

Afrikan ta Parisen

Cid andiak legez

imini ebazana

gizon deungak artez.

 

Eukazan gudari onak

onak baina gitxi;

asko asiten ezeutsan

Bonapartek itxi,

Bonaparten asmoak

beti lez nobleak!

osabeanak baino

inos ez obeak!

 

Alan guzur bategaz

nai eban faltsoak

Lamoricier itsutu

il eien Sardoak:

lapurrak dagozalez

gordeta bidean,

amasei bakoitzentzat

agertu zirean.

 

Lamoricier nobleak

ikusi ebanean

gudri-sarda andia

eukala ganean,

esan eban barreka

Sardoai begira:

gorrien borreruak

asko... gitxi dira.

 

Bidea idigi daigun

Anconaragaino

alper elduko ezkara

guztiz gitxi baino.

Biba Pio Santua

Aita ta erregea...

iagon beti ona legez

sendoen legea.

 

Asi zan arma-sua

askok io eban lurra;

sardoak estaldu eben

geldika bildurra,

Lamoricier aurrera

bereakaz beti

ioian, asko doian lez

adiskide-arteti.

 

Arma-sutan sartu zan

gitxigaz Anconan

onak lez il zirean

asko, ta Pimodan

Bonaparten ganera

odol iturri a

su biurtuta iausi

daitela guztia.

 

Gudari onak Anconan

ezeben balio,

Ingelesa eukelako

euren arerio.

Lamoricier nobleak

galdu eban Ancona;

ezeban baina galdu

betiko izen ona.

 

Orduan Pio Nonok

Errege Sardoa

Napoleonen lagun

mustur bizardoa,

ezebalez urten nai

ebilen bideti

atara eban kanpora

Eleizako ateti.

 

Kapela Santuaren

bigarren koroia

galtzeko izan ebazan

Niza ta Saboia:

izena kenduteko

ona zan tratua;

baina poz gelditu zan

Esau bizartsua.

 

Guzurrakaz nastauta

gaur egun arminak

Mastairi emoten deutsaz

Bonaparte zinak:

il artean da bata

Fedearen buru

bestea inos Tronuan

eztago seguru.

 

Ez ardurarik euki,

isildu negarrak;

ze igaro arren fedeak

orain egun txarrak,

Fedea da mundura

Iaunak ekarria

goituteko munduan

beko Iaun gorria.

 

aurrekoa hurrengoa