 |
URTEA
Gauza bat dago munduan
aurten igazko moduan,
beti bakarra,
gazte ta zarra,
ilarren biztuten dana
biurtuteko gugana.
Ikusi dabenak sarri
belauna eukiten dau larri,
ikuste labur
lepoa makur
gelditu barik eskua
eta tximurrik mosua.
Aiztak ederrak dira lau
aita dabenak au gauzau
ume ta gazte
atso ta naste;
laurak bardinak edadez
baina beste gauzetan ez.
Ume bat lenengoa,
bestea gazte beroa,
irugarrena
da prestuena,
laugarrena da tximurra
askok deutsena bildurra.
Marien ogeigarrena
da egun artuta daukena
bialduteko,
bardinduteko
orduko gaba ta eguna,
ume dala esen doguna.
Ogeta amar egunetan
beti darabil aldean
Ari bizkorra
adar-gogorra
bizi dana bera legez
gelditu barik negarrez.
Erre baino len begiak
an igesten deusku ariak;
bere lekura
dator zerura
zezen armatu ta arina
bigairik barik egina.
Zezenak dakaz beragaz
lorak usein gozoagaz;
gaba laburtu
ta edurrak urtu:
dituz zezen biarginak
lau asteko zereginak.
Atzean datoz biloizak
ume gazte bi bikoitzak
Polux ta Castor
bitzuak askor,
arrautzetati iaioak
arain izar zerukoak.
Kereizak babak irarrak
eta albertxiko ederrak
elduten dira
bikoitzak bira
egiten dabenartean
eguzkiagaz batean.
Lenengo aiztea ta umeak
botaten dituz udeak;
au da urrengoa
aizta beroa
zein dator danbolinagaz
ta egunik luzeenagaz.
Beragaz dator laguna
karramarro pikuduna
iaten ikoak
goizetikoak
ta Donian-madariak
gozoak baina txikiak.
Lenengoko pikadea
da eguna laburtutea
eta txakurra
pausu-laburra
eguzkiagaz batera
dator mundura erretera.
Au iazoten dan ilean
edo garagar-ilean,
geure bearra
da garagarra
ebagi ta etxera eroan;
luze itxi barik soloan.
Karramarroan bideti
Leoi bat dator atzeti,
zeinen ilean
izerdipean
batuten dira gariak
eta Agustu-madariak.
Agustuan azkanerantz
eguna doa indar berantz,
Leoia ilten da
ta agertuten da
Birjiña eder bat zeruan
Leoia egon zan lekuan.
Millekotak ta priskuak
datoz batera bitzuak
moskatel-matsa
mizmiru latza,
sagar madari ta ikoak
dira il onetan gozoak.
Aizta beroa Irailean
ogetabigarrenean
igesi doa
eta daroa,
Birjiña ederra beragaz,
estalduteko alkarregaz.
An dator irugarrena
lau aiztetarik onena,
biarginentzat
nai alperrentzat,
lenengo iminten deuskuna
Balantzan gauba ta eguna.
Gaztaina-kirioak,
indiar mats eta artoak
batu ta etxera
eroatera,
buru lepo ta burdian
dabiltz guztiak urrian.
Baina ogeta bakarrena
da balantzan astunena
onen atzeti
iatorku beti
Eskorpio gizon ilten
kontuz ezpadira ibilten.
Bere minean piztiak
dakaz gaitxak ta ez txikiak
gasun-azketan
egun onetan
dituez, ilda, tokiak
bigai ta idisko lodiak.
Iru zemendiko astetan
eguzkiagaz batean
Eskorpio dabil
eta darabil
atzeti bere piztia
kentzen deutsana bizia.
Au da zamari-gizona
edur-merkataria ona,
zeinen ilean
ilten direan
patari lau oinekoak
onduteko lapikoak.
Egunak dira laburrak,
gabak daukazuz edurrak,
eguraldi otza,
zerua motza,
eta irugarren aiztea
otzak ilten dau tristea.
Gabonez gugaz eztago,
eskutetan da lenago:
aizta azkanena
ta gogorrena
an dator bere lekura,
otzak ezteutsala ardura.
Beragaz dakar laguna
auntz bat adar okerduna,
datozanean
gabak aldean
daukaz ordurik geienak
ikastunentzat onenak.
Auntza dabil adarrakaz
burruka beti gabakaz
ezta lotzean
gau bakoitzean
atara barik zati bat
egunen asigarritzat.
Urtarrilaren ogeian
auntza salduten da erian,
datorrelako
egun atako
ur-ekartzila prestua
euriz beteten mundua.
Edurra bota edo euria
da onen zeregin guztia.
Amaika agura
beste mundura
daroaz katarro zarrak
edo eztul sik ta txarrak!
Baina gero zezeilean
emeretzigarrenean
sikatu barik
bere erroparik
ur-ekartzaile gaisoa
uran korrontak daroa.
Arrain bi alkarren lagunak,
txikitxuak baina astunak,
datoz bertati
odaietati beti
iragoten euriak
itoteko zar guztiak.
Arrain euritsuak biak
iaten dituz lengo Ariak:
aizta zarrena
ta gogorrena
doa urte zarren atzean
eta beragaz batean.
Gazte ta zarra da urtea
ume gizon ta agurea:
udabarrian
dago titian,
udan da gazte zoroa
eta osasun sendokoa.
Udagoienean dago
geroago ta astunago,
neguko edurrak
indar apurrak
kentzen deutsaz il-artean,
barriraztuten doianean.
Urteak daukaz irureun
ta irurogeta bost egun,
onen ganeti
sei ordu beti;
baina onetati laburtu
bear da amaika minutu.
|
 |