www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

ZELO BATZUK

 

Ara Anton Goikoetxeko

neure nobioa:

izango nozu ziur

zeure arerioa,

inos ikusten badot

Domekan lez plazan

zeuk atara, ta zeugaz

Mari Iesus dantzan.

 

Zeuretzat nagoala

dago zaratea

ta alan izan daitean

gura dot berbea:

mutil galanta zara,

eztaukazu parrik:

baina gura zaitudaz

neuretzat bakarrik.

 

Asko dozu neulango

neska bat bakarra;

izan barik erriko

guztien oilarra:

neurea zareala

dinozu berbakaz,

ta emon dozun berbea

ziurtu eginakaz.

 

Laster urte bete da

neure gurasoai

baia kendu zeutsela

ta neuri ere bai:

ta inok egin eztaidan

errian burlarik;

eztot nik, Anton, gura

gelditu zu barik.

 

Mari Iesus da neska

lotsa andi bakoa

eta ni beti izan naz

damealakoa:

a andiago izanarren

guzurrak esaten

ezteust irabaziko

Anton maite izaten.

 

Ogei urte daukadaz

oraindino aurreti

eta Mari Iesusek

beste amar ganeti:

izanarren gozoa

oiloan saldea

askoz bere obea da

iateko oilandea.

 

Ezeizu Mari Iesus

inos zirikatu

nai badozu lengoa

daizudan parkatu:

erdu gaur arratsean

bakarrik geurera;

beti egon ezkaitezan

atzera ez aurrera.

 

Eskondu bear dogu

eta laster, Anton;

eztot gura geiago

nagoanez egon:

bizi gaitezan, Anton,

eskonduta bakez

edo urratuko zaitut

Maria nazan lez.

 

aurrekoa hurrengoa