ALDIA
Neguaz darabilt beti pisu bat
ezin ikusi dodana,
igaz baino aurten asko geiago
gorputza astundu deustana.
Igaz neukan nik bizarra baltza
eta aurten daukat zuria,
eztakit zelan biurtu nazan
urik bako errotarria.
Igaz aginak danak kontauta
ogeta zazpi zirean,
aretatik gaur sei bear dodaz
ta eztakit nora direan.
Nunbaizt gabetan eztakidala
sartu iat ago-barruan
gauza bizia, ta ez ikusteko
lo egongo nintzan orduan.
Neure burua zan lengo urtean
ule baltzezko basoa;
eta aurten barriz neure ule ederra
plagaren batek daroa.
Ikusten neban nik lengo urtean
bartza urruneti bizirik;
ta aurtengo urtean eztot ikusten
ardia eskuan geldirik.
Len eioko eban neure sabelak
perol bat lapa gordinik;
eta orain gabaz okela erreak
narabil lo egin ezinik.
Oinez urten ta ioaten nintzan
zortzi legoa bidean,
eta inos bere neure kaderak
aspertuten eztirean.
Orain eun pausu egin baino len
ezin dot artu arnasarik,
eta gorputza geldituten iat
zati bateko indar barik.
Zer etorri da neure ganera?
zek nauko ni oian azpian?
aldia alda, galdu nabena
indar aspaldi guztian.
Uste lei batek eztoiala inos
aldia geure arteti...
eztoa aldia... ezer ezerantz
geu goiaz, ai! beti, beti.
Bera ibilten da bizarrik bizar
zuriz pintetan patilak,
ta agorik ago atara ezinik
aginak txantxarrak ilak.
Bururik buru bere ibilten da
zuritu ta mutulduten;
eta berbera da iabilkuna
sabel-errotak lotuten.
Berake zarten deuskuz bakarrik
burdin-zapata gogorrak;
berak belarri guztiko zurrak
biurtuko dituz gorrak.
Begi guztiak baltz nai zuriak
berak ilunduten ditu
ta Medikuak griegu berbakaz
ezin deuskuez argitu.
Zeinbat aldi aldaukan edozek
ibilten gara iakiten;
geien daukana dalako ikusten
aurrerantz gitxi biziten.
Aldi-zatitzar asko iruntzita
dago gizona makalik
eta munduti nai badau urten
atea dauko zabalik.
Zati egin eta il ezinik
aldia gagoz gu beti:
baina bera da il ta botaten
gaituzana gu beti.
Berak darabilz geure erlojuak
itsuak zarrabetak;
bere sonuak iminten dituz
atso ta aguraak negarrez.
Zeinbat aldi eteda aldiak
agertu ebala burua?
ta zeinbat barru itxiko etedau
beti betiko mundua?
Guzur andiak ezarten iakaz
aldi oneri ganera,
txakur-ausiak ioiakazanak
ilargiari bidera.
Baserritarrak dagoz tabernan
uritarrak lez kafean;
aldia emoten, aldai egiten
eta aldia galtzean.
Eldu baiako dama bateri
aldia eskonduteko,
gazteagoak urte bi osoak
bear dituz elduteko.
Neguan dagoz basoak ilda;
baina ikusten da aroaz
dana biztuten odairik bera
ta lurra beteten loraz.
Aldia ezta igas doiana
au beti dago geldirik:
ezta inos ilten; eztau igesten:
gazte dago ta bizirik.
Bera neurtuten galdu direan
urre zuri ta gorriak
esan deuskue zeinbat balio
aldaben aldian zatiak.
Minitutxua ta ordu laburra,
ta egun arpegi bikoa,
ta astea ta ila ta urte luzea,
ta gizaldi betikoa.
Dagoz munduan beti geldirik
bardin orain geuretzako,
zein geure atzean mundua ikusten
datozan guztientzako.
|