www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

GAZTELUGATXERA PROMESA

 

Merineru gaztea

Iuan Anton Ispaster

urten eban etxeti

eskondu ta laster:

Doruñan ontziratu

zan ontzi andi baten,

an emoten zan ondo

barrukoai iaten.

 

Ezegoan ontzian

beste bizkaitarrik;

bera zan euskalduna

bornuan bakarrik:

eta zan isila, ta

mutil beargina

beti prest egiteko

eukan alegina.

 

Ezeban lez botaten

etxera kartarik

emazteak ezeukan

inoiz albistarik:

alper aiztuagana

ioaten zan sarri,

andrau beti egoten zan

armin eta larri.

 

Donian Batxi dago

Gaztelugatxean

gaztelarrentzat gaitza

izan zan aitzean:

ara ioaten dira

andrak promesakaz

bakarrik larri baina

pozik lagunakaz.

 

Andra au bere ioan zan

larri ta bakarra

begietan ebala

ugari negarra:

ta ortozik; eskatuten

Done andiari

eta bere bitartez

zeruko Iaunari.

 

Belauniko iarrita

santuen aurrean

begiak ebazala

apalik lurrean;

egin eban promesa

biotz guztiagaz

biurtuteko laster

bere gizonagaz.

 

Andrea bizi zala

itxaroten beti,

etorri zan gizona

ioan zan bideti,

baserritar moduan

aldean ebala

ziskua diruagaz

ta osasun kabala.

 

Baina lastertxu bete

bear zan promesa,

eta bien artean

artu eben amesa,

urteteko goizeti

egun argi baten

eguzkiak mundua

berotu baino len.

 

Eldu iaken andreak

nai eben eguna

erakusteko gona

bitxi loraduna;

eta lebatz imini

ebana maletan

iateko senarragaz

Oruezearretan...

 

Etxerantza etozala

pozik arrats-deian

aize barik euria

asi zan mendian,

andra gaztea etorren

gizonan aurreti

ibilten direanez

zarrak bere beti.

 

aurrekoa hurrengoa