
Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- II. IPUINAK
- III. IOLASGARRIAK
- IV. KONDAIRAZKOAK
- V. IRRIGARRIAK
- VI. ZIRI-BERTSOAK
- VII. POZGARRIAK
- VIII. BENETAKOAK
Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896
|
 |
 |
ALPERRAK
Askotu direanik
munduan alperrak
bardin askotu dira
ai! gizon okerrak:
gudea dabil orain
isil ugaria
zabaldu danik ona
alperren azia.
Ondo ian, bardin edan
eta gauza ederrak
bearrik egin barik
dituez alperrak:
zintzoak iaten dabe
bedar ta lastoa,
zintzoa beti izan da
alperren astoa.
Erlea dabil zintzo
egiten eztia
ezta baina ain gozoa
bere ianaria:
oraingo gizaldian
bakarrik alperrak
estia iaten dabe
erleai eskerrak.
Izanarren aardia
patari maitea
inok kenduten deutso
esne ta ulea:
ardi otzana legez
dira gaur zintzoak
bada lepoan daukez
biloiztutekoak.
Ezta dien bearra
beretzat izaten;
berak bear egin da
inok deutso iaten;
eztau bere iaubeak
gozetan erdia
oi dalako zintzoa
alperren idia.
Txoriak gizonakaz
daukez antz-umeak
bada ez oi dabez azten
eurentzat umeak,
tzoriai kentzen deutsez
umeak alperrak
eta gizon zintzoai
kintak eta gerrak.
Ondo bizi dira alper
sasi-iakintsuak
baina ez ondo onek legez
koko barritsuak.
Sasi-letraduentzat
eztago legerik,
eurak daukez saltzeko
sakelak beterik.
Txoriari begira
dagoan mirua
alperra da, ezpadauko
ziskuan dirua:
sarri egon bearko dau
kartzelan loturik
juezentzat ezpadau
topetan dirurik.
Baina libre edo lotuta
dagoan lekuan
zintzoa baino obato
bizi da munduan:
gaur alperra izateko
eztago lotsarik;
gizaldiak eztauko
bizi-modu obarik.
Asko dagoz alperrak
eztirudiela,
gizon onen izena
osturik daukela:
asko dagoz geldirik
bearrik bakoak
onek ez dira alperrak
ezpada zintzoak.
Bai ta badagoz asko
alper eskekoak
batzen iatorkuzanak
uzkur etxekoak:
onek basaurdak legez
erri guztietan
arto-gariak daukaz
inon soloetan.
|
 |
 |
|
|