www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

AINTXIÑARIK ONA!

 

Biztuko balitzete

orain Iaun Zuria,

ezagutuko eleuke

gure gizaldia;

ordurik ona egin dau

mundu zarrak bira,

len goian egon zana

etorri da azpira.

 

Erakusten zirean

lenago arpegiak

orain baina gabiltzaz

maskaraz erdiak:

aiztuta bizi gara

euskera gozoa:

eztogu ezagututen

lengo Iaungoikoa.

 

Erromako gudari

zar eta gazteak

ona etorri iakuzan

ezarten kateak,

luganakaz egozan

gogor Gaztilburun:

baina bota zituzan

euskaldunak urrun.

 

Ia mila urte gero

Leongo Infantea

etorri zan Bizkaira

botarik plantea

etzala geldituko

libre Bizkaitarrik

ezpata eta dardakaz

azpiratu barik.

 

Orduan Iaun Zuria

eta Iñigo Eztigez

aguak eta gizonak

ta mutilak aurrez

urten eben batera

biotz sendoakaz

neurtuten Leondarrak

makila-puntakaz.

 

Uribe ta Markina

Orduña ta Orozko

Balmaseda ta Arratia

mutil da morrosko

santzoka eldu zirean

Padura-ganera

burdina-makilakaz

Godoen aurrera.

 

An izan zan orduan

Titanen gudea...

goitu eben euskaldunak

nok dauko etea?

Leondarrak galduta

euren nagosia

mendirik mendi igeska

gorde eben bizia.

 

Arek bai zireala

mutil ta gizonak

egun pare bakoa

Bizkaiari emonak!

Erriaren izena

aldakuntza baga

guda au gomutateko

da Arrigorriaga.

 

Ordukoak zirean

zintzo Bizkaitarrak,

inok goitu ezebazan

munduan bakarrak.

Bizkaian iaio ta azi

euskaldunak danak;

euren legeakaiti

ilgo zireanak.

 

Nun dira orduko gizon

geure Patriarkak?

nun txapel punta zorrotz

txartez eta abarkak?

etzan mando burdirik

gizaldi aretan,

nagosiak ebilzan

zaldien ganetan.

 

Bizkaian egin dira

bide laun zabalak

bertora sartuteko

ekandu zitalak:

orain gagoz egiten

burdina-bidea

Fueruak igesteko

bear dan atea.

 

Len bizi zireanak

pozik baserrian

orain zorrak egiten

bizi dira urrian:

lengo asabaetxeak

dagoz utsik da otzak;

inor eztala bizi

ezpada gabontzak.

 

Nun dira bizkaitarren

iaketxu laburrak?

nora basoetako

iges dabe egurrak?

areitz ta egurrak saldu

ta erosi gabanak

onetan dagoz gaurko

gizonan ioranak.

 

Gaur dabilz Bizkaitarrak

mando burdietan,

zetarako da indarra

euki belaunetan?

preso gabilz burdian

zarrak ta gazteak

aintzinako Bizkaiko

gizonen semeak.

 

Parisen erneten da

moda bat astean

sustraiak dituzana

laster geure artean:

zeinbat diru daroian

urtean kabuan

gure artei modeak

eztaukat buruan.

 

A la Franzesa berba

A la Franzesa ian

A la Franzesa iantzi

A la Franzesa edan:

Euskalduna gorputza,

Prantsesa arimea

au da len esan dodan

geure mazkarea.

 

Guztiz azpiratuta

Ingelesak gaukaz

geuri egiten deuskuzan

zitalkeriakaz;

ogeta sei urtean

dogu adiskidea

beti emoten deuskuna

galtzeko bidea.

 

Au da bizi modua

orain daukaguna

lengo gizaldietan

etzana ezaguna;

ezta gurasoak lez

oraingo gizona

munduak bira egin dau

aintxinatik ona.

 

aurrekoa hurrengoa