 |
SANTO DOMINGO TA ESPAIÑIA
Milla zortzireun eta
irurogei urte
igaro, ta urrengoa
doiala dot uste,
ta laugarren ilaren
seigarren eguna
amairu ordutan argi
gaur egin deuskuna.
Etorri naz Bilborantz
Algortako aldeti
Ibaizabal-ganean
dagoan bideti,
neugaz bakarrik berbaz
gaubeko amarretan
zer ginean munduan
lengo aldietan.
Lutxanako zubirik
Deusto bitartean
batzar bat ikusi dot
Nereiden artean:
bat egon da lumazko
aro ederragaz,
besoak apaindurik
perlaz da urreagaz.
Ibili da mosuka
danai arpegian
eta artuten eurenak
bere bekokian:
mosuak amaituta
iarri da arri baten
ta irribarreka asi da
besteai esaten.
Ibaizalgo Ninfa
euskaldun maiteak
eta lenago legez
gaur adiskideak;
barri gozo bategaz
nator zuekana:
oraingo gizaldian
inon iazo eztana.
Naz Santo Domingoko
Nereida gazte bat
eta Ozamako errekan
gela eder bat daukat:
amalau egun dira
nik urten nebala
ta inon atsagon barik
etorri nazala.
Ozama ta Ibaizabal
erreka izentsuak
lengo iru gizalditan
zirean bitsuak:
au zan merkatarien
goi bien argia,
ta Ozama Amerikako
eguzki barria.
Orduko aldietan
gomutetan gara
zeinbat ontzi ioiazan
Bizkaiti Ozamara:
guk artuten genduzan
Bizkaiko burdinak
ta Ibaizabaleri emon
urre zati zinak.
Artuten genduzalez
orduko egunetan
gauza guztiz ederrak
emengo ontzietan,
bialduten genduzan
bana banakoak
perlak, apainduteko
Ibaizabalgoak.
Baina gizaldi onetan
geldika geldika
Gaulo Sajoi labanak
il dabe Amerika:
Santo Domingo bere
len zana zerua
baltzakaiti erkindu zan,
—Gauloak errua.—
Eta Sajoi bizkor
baltzak sututeko
gizon zuri prestuak
azpiratuteko!
gizon baltzen menpean
seme Pelaionak!
Nun da sajoirik onei
iminteko gonak?
Españolen semerik
inok eztau goitu
gudan makaltsunak
inos eztau loitu:
alan erakutsi eben
Dominikanoak
beti beti goitu ta
baltz Haitianoak.
Alper zirean asko
ta zuriak gitxi
onek inos ezeben
goitu barik itxi.
Seireun Dominikanok
armindu ta garratz
bein imini ebezan
amabi mila baltz.
Goiturik baltzak beti
nagosi zuriak;
libre izan dira gero
gizon eta erriak
inon ardura barik,
—eta ezta guzurra—
nai dabena egiteko
euren Taldelurra.
Agaiti orain Martian
Don Pedro Santanak
agintariak, eta,
—berba baten— danak
gogoz zin egin dabe
euren nai izatez
Espainiar izateko
len zirean legez.
Eta artu dau Santanak
guztiau entzunda
bertako Erreginatzat
Isabel segunda:
orduan kantau doguz
Ozamako Ninfak
lengo aldietako
la, si, do, re, mi, fak.
Au da Santo Domingon
iazo dan guztia
ta zelan dan España
alderdi zuria:
Ninfak eta gizonak
gagoz gaur pozturik
Espaniagaz betiko
len legez baturik.
Biba Isabel segunda
ona baino obea,
Isabel lenengoan
birloba noblea:
alper biziko gara
askoz urrunago;
ezta Erregina izango
emen maiteago.
Nun da munduan beste
Santo Domingorik?
nun dago badia bat
Samana langorik?
nun artzen da Amerikan
an lango kaferik?
nun dagoz gaur mendiak
ain basoz beterik?
An artzen da azukrea
ta ugari kakaoa
eta saltzeko dago
bertan tabakoa,
miak dagoz ugari
artzen da algodoia:
eta merezi leuke
Antilen koroia.
Iaunak len emon eutsan
lenengokoari,
ta biurtuten deutso
gaur bigarrenari:
onak... zan ta dalako
Isabel bitzuak:
eztabe au sinistuten
fede bako itsuak.
Viva Isabel segunda
urte luzeetan
Viva Santo Domingo
lengo legeetan...
Viva viva esan dot nik
eurekaz batera
eta iges egin dabe
neure gedarrera.
Gelditu naz ni pozik
erreka-ganean
ain barri gozatsua
iakin dodanean:
baina bear izan dot
eregi pausua
urrun egon dalako
gaubeko lekua.
Eldu naz geldi geldi
ta bakar Deustura
neure arreba maite bat
bizi dan lekura:
eta elduta bertati
asti apur baten
bertsoan imini dot
entzun dodana len.
|
 |